Saltzaileek legea bete behar dutela esan du Facebookek, baina ez dute neurririk hartuko indigenei lapurtutako lurren legez kanpoko salmenta hauek eragozteko. Lurra saltzea legezkoa dela diote eta ezin direla salmentak legezkoak diren ala ez egiaztatzen hasi.
Armen salmentarekin aldiz bestela jokatzen dute, ezin dira Facebookeko merkatuan saldu, nahiz eta munduko leku batzuetan salerosketa horiek baimenduta egon. Ziur aski salmenta horiek legez kanpokoak izateko aukera handia dagoelako eta arriskutsuak direlako hartuko zuten erabaki hori. Beste hainbeste gertatzen da Amazoniako lurren salmentarekin, baina kasu honetan ezikusia egiten dute.
Informazio gehiago: