Podcast honen izenak dioen bezala hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da. Hodeia entzutean Google Drive eta antzerako zerbitzu zentralizatu eta jabedunak etortzen zaizkigu burura, baina Nextcloudi esker posible da datuen kontrola berreskuratu eta gure hodei propioa sortzea.
Nextcloud oso tresna potentea da eta gero eta gehiago entzuten da teknologia burujabetzaren inguruko kezka duten pertsonen ahotan. Elkarteetan, enpresetan, erabilera pertsonalerako… zentzua du, baina bereziki administrazio publikoan: osasungintzan, hezkuntzan… Adibidez, lehen aipatu dugun txertoaren formularioa Osakidetzak Nextcloud propio batean egin zezakeen, Microsofti informazio sentikor hori eman gabe. Hezkuntza ere bereziki estrategikoa da. Moodle eta BigBlueButton-ekin batera Nextcloud multinazionalak hezkuntzatik kanporatzeko baliagarria izan daiteke. Badago premia.
Informazio gehiago: