Elon Musk munduko aberatsenak Starlink makroproiektuarekin mundu guztian Internet konexioa bideratzea du helburu

AstronomiaElon MuskInternetStarlink

Hala ere, ez dezala inork pentsa helburu altruista batekin egiten duenik edo horretarako modu hoberik ez dagoenik. Ez du sarea guztien eskura jartzeko asmorik. Inbertsio handia egingo du, baina irabaziak ere halakoxeak izatea espero duelako.

Makro-proiektu honetan milaka satelite jarri nahi ditu lurraren orbitan. Eta ez da bakarra, Amazon, Facebook eta beste batzuek antzeko asmoak dituzte. Asmo horien aurrean kezka agertu dute hainbat zientzialarik. Uneoro hainbat satelitek zeharkatuko dute zerua. Astronomoentzat eta besterik gabe gau izarratu batez gozatu nahi dutenentzat kaltegarria izango da.

Jenofa Berhokoirigoini ARGIAn irakurri diogun bezala espazioa arautzeko premia dago. Ezin du far west berria izan.

Informazio gehiago