Muturretik muturrerako enkriptatzea komunikazio segururako teknika bat da. Erabiltzen denean mezuaren edukia bidaltzaileak eta hartzaileek bakarrik irakur dezakete, ez tartean dagoen beste inork.
Europar Batasuneko Kontseiluaren erresoluzio batek kezka sortu du, zuzenean aipatzen ez badute ere, komunikazio seguru horiek hausteko atzeko ateak sortzeko nahia ikusten baita.
Ez dago argi kontseiluak maltzurkeriaz edo ezjakintasunez egin duen proposamena, baina segurtasun eta pribatutasunean adituek azaldu dutenez, ez dago erdibiderik, datuak enkriptatuta egon daitezke ala ez, erabiltzaileek pribatutasuna izan dezakete ala ez. Sistema seguru batean atzeko ate bat jartzeak segurtasun guztia bertan behera uzten du.
Informazio gehiagorako: