Algoritmoak objektuak ezagutzea lortu dute, aurrez pertsonek argazkietan ikusten dena etiketatu beharrik gabe. Esan beharrik ez dago algoritmo hori Facebooken jabetzakoa izango dela, milaka pertsonaren argazkiekin entrenatu den arren.
Instagramen erabilera baldintzek Facebooki ia nahi duena egiteko baimena ematen diote, baina atentzioa deitu dit algoritmoa entrenatzeko Europako herritarren argazkirik ez erabili izana. Datuen babeserako GDPR legearen balioa agerian geratu da.
Informazio gehiago: