Hasteko, publizitate programatikoa zer den azalduko dugu. Googleren publizitate sistema erabiltzen duen webgune batera sartzen garenean, enkante edo “subasta” bat ematen da modu automatizatuan denbora errealean guri publizitatea erakutsi nahi digutenen artean. Diru gehien eskaintzen duen iragarlearen iragarkia agertuko zaigu, Ublock Origin bezalako iragarki blokeatzaile bat ez badugu erabiltzen.
Googlek 2007an DoubleClick erosi zuenetik monopolioa dauka publizitate programatikoan. Aurrerago publizitate industriako enpresa batzuk konpetentzia garatu nahian hasi ziren eta Facebookek interesa adierazi zuen, baina gero atzera egin zuen, guztien harridurarako. Orain jakin denez, zergatia Googlerekin egindako “Jedi urdina” ezkutuko akordioa izan zen:
- Facebookek enkante kopuru bat beti irabazteko ziurtasuna, besteek egiten zuten eskaintza egiten zutela.
- Gainerakoei baino denbora gehiago emango zion Facebooki bere eskaintza egiteko (160 milisegundo ordez 300), webgunea mantsotuz.
- Mugikorretako erabiltzaileen %80 eta ordenagailuetako %60 identifikatzea.
Gomendioa: erabili Firefoxeko Ublock Origin gehigarria. Webguneek azkarrago kargatuko dizute eta zure nabigazioa pribatuagoa izango da.
Gehiago jakiteko: