2020ko maiatzean poliziak AEBetako Minneapolis hirian George Floyd gizon beltza modu oso krudelean itota hil izanak protesta handiak eragin zituen. Duela gutxi jakin dugu poliziak Minneapolis hiriko zonalde batean zeuden pertsona guztien geokokapen datuak eskatu zizkion Googleri, susmagarriak identifikatzeko asmoz.
Giza eskubideen eta askatasunen aldeko elkarteak kexu dira, logikoki, baina gero eta ohikoagoa bihurtzen ari den praktika da. 2017 eta 2018 artean %1.500 hazi zen eskaera kopurua eta hurrengo urtean %500. Ez dago zifra zehatzik, baina New York Times-en arabera 2019ko aste bakar batean 180 “geo-hesitze” eskaera jaso zituen Googlek poliziarengandik.
2020an New York Times-ek argitaratu zuen, eta gero Googlek baieztatu zuenez, poliziari AEBetako herritarren datuak emateagatik kobratzen hasi zen multinazionala.
Informazio gehiagorako:
- Minneapolis police tapped Google to identify George Floyd protesters – TechCrunch
- Google tuvo que dar información sobre la ubicación de manifestantes en EE.UU: estas son las posibilidades de hacerlo en España – Genbeta
- Google ha comenzado a cobrar a policía y organismos estadounidenses por el acceso a los datos de los usuarios – Genbeta