Aurreko saioan Whatsappen alternatibei buruz ari ginela Element aplikazioa aipatu genuen. Software libreko aplikazio hau Matrix protokolo deszentralizatuaren bezeroa da. Urtarrilaren amaieran Googlek Play Storetik kendu zuen aplikazioa, erabilera baldintzak urratzen zituela eta. Egun pare bat igaro ondoren Googlek hanka sartzea onartu zuen eta aplikazioa Play Storean berrezarri zuten, baina beste behin ere agerian geratu da multinazional honek duen boterea. Beraiek dira Android mugikorretan (eta Apple antzera iOS gailuetan) zer instalatu dezakegun eta zer ez erabakitzen duten epaileak.
Botere hori hausteko, nire gomendioa F-droid aplikazioa erabiltzea da. F-droid Androiderako software libreko aplikazioen biltegia da. Gomendagarria.
Informazio gehiagorako: