Fitbitek aktibitate fisikoa eta osasunarekin lotutako bestelako datuak, adibidez, loaren faseak, erregistratzeko aukera ematen duten erloju adimendunak sortzen ditu. Azken 10 urteetan 120 miloi gailu baino gehiago saldu dituzte. Googlek erosi ondoren ateratako prentsa oharrean adierazi dutenez erabiltzaileen datuak ez dituzte iragarkiak saltzeko erabiliko. Hori hala dela suposatzen badugu ere, apustua egingo nuke denbora asko baino lehen beren gailuak erabiltzen jarraitzeko pribatutasun baldintza berriak onartzeko eskatuko dietela erabiltzaileei.
Informazio gehiagorako: