Software libreko proiektu honen arrakasta izugarriaren erakusgarri da sareko webgune guztien %40 inguruk WordPress erabiltzea. Nekazaritzan bezala softwarean ere monokultiboak ez dira onak, baina gutxienez ez dago monopoliorik eta irabaziak ez daude zentralizatuta. Software librea izateari esker mundu osoko milaka enpresek egiten dituzte WordPressen oinarritutako garapenak beren bezeroentzat. Kopuru zehatzik aurkitu ez dudan arren jende askori ematen dio jaten WordPressek. Beste hainbeste gertatzen da Nextcloudekin. Nork esan zuen software libretik ezin dela bizi?
Informazio gehiago: