OVH enpresa frantziarra web ostatatze eta antzerako hodeiko zerbitzuen Europako hornitzaile nagusia da. Euskal Herriko webguneen zati handi bat OVHk Europan eta munduan zehar dituen datu-zentroetan ostatatuta daude. Hori nabarmen geratu zen 2017an OVHk izan zituen arazo tekniko batzuen ondorioz euskal webgune ezagun asko erori zirenean.
Hodeiaz hitz egitean zerbait abstraktu edo etereoaz ari garela dirudi, baina sute honek berriz ere agerian utzi du podcast honen izenak dioena: “Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da”. Kasu honetan hodeiari ke beltza dariola gehitu beharko genuke.
Informazio gehiago: