2019ko Espainiako 244/2019 Errege Dekretuak energia elektrikoaren autokontsumoa arautzen du. Lege horrek autokontsumoa onartzen du, elektrizitatea sortzen den lekutik 500 metro baino gutxiagora dauden eraikinetan.
Tokiko energia-erkidegoak bazkide-talde batek (pertsona fisikoak, elkarteak, tokiko erakundeak…) energia berriztagarrien autokontsumorako sortutako erakunde kooperatiboak dira.
Urrotz
2020ko azaroan Nafarroako Urrotz udalerrian 90 eguzki plaka jarri zituzten eta autokontsumorako energia komunitate bat sortu zuten udalak eta ehun herritar baino gehiagok.
Espartza
2020ko abenduan Nafarroako Espartza kontzejuko frontoiaren teilatuan instalazio fotovoltaiko bat jarri eta energia-komunitate bat sortu zuten kontzejuak eta parte hartu nahi izan zuten herritar eta enpresek, herrian bertan sortutako elektrizitate %100 berriztagarria kontsumitzeko.
Lasierra
Arabako Erriberagoitia udalerriko Lasierra kontzejuan EAEko lehen tokiko energia-erkidegoa sortu dute. Herri txiki honetan jarri dituzten eguzki plaken bidez aseko dituzte bertako herritarrek beren elektrizitate beharrak. Lurpetik ura atera eta inguruko herrietara eramateko punpak ere eguzki indarrez funtzionatuko du.
Informazio gehiagorako:
- Urrotz
- Espartza
- Lasierra