Twitch Amazonena da eta software jabeduna da. Ez gara euskarazko itzulpena gehitzeaz ari, streaming bat hizkuntza batean dela markatu ahal izateaz baizik. Garatzaileentzat ez du inongo esfortzurik eskatzen. Dirudienez katalanek lortu zuten 2.900 boto bildu ondoren.
Software libreko proiektu batean pentsaezina litzateke hizkuntza bat gaitzea edo itzulpen bat gehitzea bozka kopuru baten menpe egotea. Software libreko proiektuek oso jarrera irekia dute hizkuntzekiko.
Hizkuntzaren ikuspuntutik ere software librea eta teknologia burujabetza zeinen garrantzitsuak diren erakusten du honek. Batez ere hizkuntza gutxituentzat.
Informazio gehiago: