Aurreko podcastean Wikipediaren 20. urteurrena ospatu genuen. Gaurkoan beste proiektu bat da urte kopuru horretara iritsi dena: VLC multimedia erreproduzigailua. Nork ez du erabili inoiz ikono bezala kono laranja bat duen programa bikain hau?
Frantziako irabazi asmorik gabeko VideoLAN erakundea dago garapenaren atzean. 20 urte hauetan 1.000 boluntariok baino gehiago hartu dute parte VLC errealitate bihurtzeko. Horien artean euskarara itzuli zuten Librezaleko kideak. Eskerrik asko guztioi!
Informazio gehiagorako: