Zumaia osoan zuntz optikoko herri sarea hedatuko dute. Azpiegitura berri hau sare mankomunatu bat izango da, askea eta neutrala. Ez da ohikoa den bezala operadore batena izango. Herritar bakoitzak aukeratu ahal izango du kontratua ze operadorerekin egin nahi duen.
Azpiegitura eredu hau jasangarriagoa da, operadore bakoitzak bere zuntz propioa pasatzea erabat zentzugabea da. Askotan errentagarriak diren herri kaskoetan hainbat operadoreren zuntz sareak egoten dira eta auzo txikiagoetan eta baserrietan bat ere ez edo zortea badago bat.
Informazio gehiagorako: