Moodle ikaskuntza eta irakaskuntza kudeatzeko sistema libre ezaguna erabiliz online ikastaroak sortzen ikasteko ibilbidea aurkeztuko du gaur UEUk eguerdiko 12:00etan. IkastarONline izena du ibilbideak eta orotara 120 orduko iraupena izango du, 30 orduko 4 modulutan banatuta. UEUren ikasgela birtuala (Moodle) gauzatuko da, baina modulu bakoitzaren hasieran eta amaieran aurrez aurreko saioak egingo dituzte UEUren Eibarko egoitzan. Modulu guztiak arrakastaz gaindituz gero, aditu-agiria jasoko dute online ikastaroak sortzeko gaitasuna egiaztatzen dutenek.
2022/2023 ikasturtean eginda lehen edizioa, irailaren 29tik ekainaren 1era. 2023/2024 eta 2024/2025 ikasturteetan ere errepikatuko da ibilbidea. Interesa duen orok UEUren webguneko orri honetan eman behar du izena. Matrikula-epea, gaur, irailak 8, hasi da eta irailaren 27an amaitu.
IkastarONline aurkezteko agerraldian Kepa Sarasola Gabiola UEUko zuzendariak, Ireide Arriolabengoa Igarza UEUko Online Irakaskuntzako arduradunak eta Abel Camacho Romero ibilbidearen arduradunak parte hartuko dute. Hemen ikus dezakezue aurkezpena zuzenean eguerdiko 12:00etatik aurrera: