20.000 emakume ditugu jada euskarazko Wikipedian!

Mastodon.eus
https://mastodon.eus/@euwikipedia/112666057479611856

Euskarazko Wikipedian emakumeen 20.000 biografia baino gehiago daudela iragarri dute Mastodon.eus-en. Martxoan “Euskarazko Wikipedia genero desoreka gainditzeko lanean” artikulua idatzi genuenetik emakumeen 1.400 biografia berri gehitu dituzte euskal wikilariek. Gaiari buruz hausnartu genuen Make Irigoienekin Hodeia ez da existitzen podcastaren 19. saioan: “Genero arrakala Wikipedian“.