2022an Elkartenetek jasotako eta berrerabilitako-birziklatutako ordenagailuak

Elkartenet
https://www.elkartenet.eus/2023/01/19/2022an-jasotako-eta-berrerabilitako-birziklatutako-ordenagailuak/

2022an “S.O.S Toshiba Satellite bizirik” kanpainan Eskola 2.0ko 4.398 eramangarri gorri jaso ditu Elkartenetek Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan. Horietatik %28 birgaitu eta Mugarik Gabeko Ikasgelak bezalako lankidetza proiektuetarako eman dituzte, esaterako Mauritaniarako, Errachidiarako, Nepalerako edo Ghanarako. Ia laurden bat biltegian dute, eta gainerako %47a birziklatu egin dituzte.