2023an Fairphonek ikasi dituen 10 irakaspen

10 Lessons We Learned in 2023
Fairphone
https://www.fairphone.com/en/2024/01/09/10-lessons-we-learned-in-2023/

2023an hamar urte bete ditu gailu elektroniko etikoagoak sortu nahian dabilen Herbehereetako Fairphone enpresak. Urtearen balantzea egiten dute eta hainbat puntu azpimarratu: hamar urte iraun ditzakeen mugikor bat egin dezaketela, Google-gabetutako Android gailuen eskaera badagoela, baita berregokitutako gailuentzat ere, gailuek material justu eta birziklatu gehiago izatea eta modularragoak egitea lortu dutela, entzungailuak ere jasangarriak izan daitezkeela (Fairbuds XL entzungailuak merkaturatu dituzte)…