Zabor elektronikoen arautze ezak txiroenen osasuna kaltetzen du

ARGIA
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2852/zabor-elektronikoen-arautze-ezak-txiroenen-osasuna-kaltetzen-du

Digitalizazioari batzuetan “desmaterializatzea” deitzen zaio, nahiz eta alde bat baino gehiagotan arras materiala izan: gailuen ekoizpenetik gure eguneroko erabilpenera eta azkenean zaborren kudeaketara, berotegi efektuko gas asko isurtzeaz gain, kutsadura asko sortzen du. Erabiltzaile gehienentzat eragin horiek eta zaborren bilakaera ezezagunak dira, baina hondakin elektronikoen artean bizi direnek haien osasunaz ordaintzen dute horien kudeaketa eskasa.