Abel Camacho: “Irizpide kritikotik ezean, argi ikusten dugu instrumentalismo teknologikoan erortzea errazegia dela”

UEU
https://www.ueu.eus/komunikazioa/albisteak/abel-camacho-irizpide-kritikotik-ezean-argi-ikusten-dugu-instrumentalismo-teknologikoan-erortzea-errazegia-dela

Urteetako esperientziak bultzatuta, UEUk ikastarONline proiektu aitzindaria jarri du martxan ikasturte honetan. Bere bidez hezkuntza-testuinguru guztietarako baliagarri diren online ikastaroak sortzeko gaitasuna sustatu nahi du. IkastarONline ibilbidea modularra da eta modulu guztiak zein proiektua gainditutakoan, UEUk online ikastaroak sortzeko gaitasuna ziurtatzen duen aditu-agiria emango dio ikasleari. Abel Camacho Romero da proiektu honen atzean dagoenetako bat eta ibilbidearen nondik norakoen berri eman dio UEUri elkarrizketa honetan.