Adimen artifizialaren «erabilera deskontrolatua» giza eskubideentzat «arriskutsua» dela ohartarazi du AIk

Berria
https://www.berria.eus/mundua/adimen-artifizialaren-erabilera-deskontrolatua-giza-eskubideentzat-arriskutsua-dela-ohartarazi-du-aik_2124191_102.html

AI Amnesty Internationalek, urtero argitaratzen duen txostenean, aurrenekoz ohartarazi du adimen artifizialaren «erabilera deskontrolatua» giza eskubideentzat «arriskutsua» dela. Gobernuz kanpoko erakundearen ustez teknologia horrek areagotu egin ditzakeela «arrazagatiko desberdintasunak», herritarrak «gehiago zelatatzea» ekar dezakeela, baita Interneten «gorroto diskurtsoak» handitzea ere. Horregatik «ahalik eta azkarren» adimen artifizialaren erabilera arautzeko lege neurriak hartzeko eskatu die gobernuei.