Adimen artifizialaren erronkez euskaraz mintegia gaur arratsaldez

Sustatu
https://sustatu.eus/1713247660

“Adimen Artifizialaren erronkak: teknologiaren garapena eta etika” mintegia egingo da gaur apirilak 16 arratsaldez, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz espazioan (Gipuzkoako Foru jauregian) izango da, arratsaldeko 17.00etan. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, izena emanda (hemendik).