Teknopedagogia praktikoa. Teknologia digitalak hezkuntzan integratzeko ereduak eta diseinu didaktiko digitala liburua argitaratu berri du Amaia Arroyo Sagastak (Aretxabaleta, 1983) UEUrekin. Bera, Komunikazioan eta Hezkuntzan doktorea da eta Hezkuntza Bereziko irakaslea. Gaur egun, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (HUHEZI) irakaslea eta ikertzailea da eta KoLaborategian STEM eta Digitalizazioa arloko ikerketaren koordinatzailea. Haren ikerlerroak honakoa hauek dira: konpetentzia digitala hezkuntzan, ikaskuntza-inguruneak eta -ekosistemak, diseinu teknopedagogikoa eta hezkuntza-berrikuntzaren ikuspegi kritikoa, ikuspegi etikoa aintzat hartuta. Liburuaren gainean hitz egin du UEUrekin.
Amaia Arroyo Sagasta: “Teknologia digitalak ikasprozesuetan integratzeko adibide eta ideia praktikoak behar ditugu”
UEU