Espainiako Merkatu eta Konpetentziaren Komisio Nazionalak (CNMC) Apple eta Amazoni ezarritako 194 milioi euroko isunaren oinarrian Apple eta Amazonek amazon.es webguneko salmentei buruz egindako akordioa dago:
- “Batetik, arrazoirik gabe murriztu zuten Apple produktuen birsaltzaileen kopurua Amazonen webgunean”
- “Bestetik, Appleren lehiakide diren produktuak iragartzeko publizitate-espazioak mugatu zituzten Amazonen webgunean”
- “Azkenik, mugatu egin zuten Amazonek Appleren produktuen bezeroei beste marka batzuen lehiakide diren produktuak eskaintzeko marketin-kanpainak egiteko aukera, Amazonen webgunean”