Sare sozialei buruzko gogoeta kritikoa egin du Berriak, baina erabaki du euskaldunak informatzeko betebeharrari eutsi behar diola haiek dauden plataformetan. Oraingoz eutsi egingo diote X-n duten kontuari, baina Mastodon.eus eta Bluesky-n ere irekiko dituzte kontuak. Zenbakiekin itsutzerik ez da komeni, eta ez da lehiaketa bat, baina momentuz jarraitzaile gehiago dituzte mastodontearenean tximeletarenean baino. Gauza bera gertatzen da haien lehen bidalketen bultzada eta gogoko kopuruekin ere.
BERRIAk kontuak zabaldu ditu Blueskyn eta Mastodonen, eta eutsi egingo dio X-ko kontuari
Berria