Burujabetza digitalaren bila

Hik hasi
https://www.hikhasi.eus/eu/burujabetza-digitalaren-bila

Burujabetza digitala eta ekonomia zirkularra uztartuz elkarlanean ari dira Seaska eta Elkartenet elkartea. Egoera onean dauden ordenagailuak birgaitu, Txikilinux instalatu eta Seaskaren esku uzten ditu Elkartenetek. Egiten ari diren ibilbidea laburbildu dute Hik Hasiren 289. zenbakian. Hodeia ez da existitzen podcastaren 15. saioan Elkarteneteko Jabi Alfarorekin hitz egin genuen: “Ordenagailuak, txikiak geratzen zaizkigunean zer?”, eta argitaratu berri dugun 20. saioa Donibaneko ikastolan ospatu duten bigarren Txikilinux egunari eskaini diogu: “Euskarak software librea behar du“.