ChatGPT-k pertsonei buruzko informazio faltsua ematen du, eta OpenAI-k ezin du zuzendu

ChatGPT provides false information about people, and OpenAI can’t correct it
NOYB
https://noyb.eu/en/chatgpt-provides-false-information-about-people-and-openai-cant-correct-it

Batetik, gauza jakina da txat adimentsuek askotan asmatu egiten dutela informazioa. “Aluzinatzea” deitzen diote horri. Bestetik, pertsonei buruzko informazioa zuzena izatea eskatzen du Europar Batasuneko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak, eta hala ez denean zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea ematen du. Hala ere, ChatGPT-ren atzean dagoen OpenAI enpresak ez du eskaintzen modurik pertsonei buruzko informazio okerra zuzentzeko.  Horregatik, OpenAIren aurkako kexua aurkeztu du eskubide digitalen aldeko NOYB taldeak.