Chromebook eta datuetara sarbidea duten aplikazioen erabilera ikastetxeetan. AEPDren zigorra

USO DE CHROMEBOOK Y APLICATIVOS CON ACCESO A DATOS EN CENTROS ESCOLARES. SANCIÓN DE LA AEPD.
Prodat
https://www.prodat.es/blog/uso-de-chromebook-y-aplicativos-con-acceso-a-datos-en-centros-escolares-sancion-de-la-aepd/

Miren Berasategi Zeberiok Hezkuntza Librezaleren Matrix/Telegram taldera bidalitako mezu bati esker jakin dugu 10.000 euroko zigorra ezarri diola Espainiako Datuen Babeserako Agentziak (AEPD) Gasteizko ikastetxe bati, Chromebooken erabilerari dagokionean behar bezala ez informatu (DBEO 13.Art.) eta datuen tratamenduaren ardurak behar bezala ez kudeatzeagatik (DBEO 28.Art.). Zigorra 6.000 eurora murriztu dute erantzukizuna onartu eta borondatez ordaintzeagatik. AEPDren erabakiaren PDFa.