Jaime Gómez-Obregón ingeniariak oso tresna baliagarria sortu du Jaurlaritzaren diru publikoaren erabileraz gehiago jakiteko. 2018tik 2022ra erakunde horrek hedabideen artean banatu dituen publizitate kanpaina guztien datuak prozesatu, aletu eta era ulergarrian eskuragarri jarri ditu gobiernovasco.marketing webgunean. Software librea erabili du eta kode irekian eskaini. Alegia, erakunde publikoek egin beharko luketena –eta egun egiten ez dutena– egin du.
“Datuak zabaltzen dituzte aho txikiarekin, gardena izatea beste gauza bat da”
ARGIA