David Lindemann: “Euskaraz Wikidataz aritzeko lehenengo ahalegin koordinatua da ikastaro hau”

UEU
https://www.ueu.eus/komunikazioa/albisteak/david-lindemann

Datu Lotuak, Ezagutza-grafoak, Wikidata/Wikibase” tailerra emango du David Lindemannek (Hanburgo, 1976) UEUren Udako Ikastaroetan. Lindemannek Politika Zientziak ikasi zituen (FU Berlin, 2003) eta Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua du (UPV/EHU, 2010). Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologian du Masterra (2011, UPV/EHU) eta doktorea da Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduan (UPV/EHU, 2015). Harekin izan da UEU tailerraren gainean hitz egiteko.