Debianek 30 urte ospatzen ditu!

Debian Celebrates 30 years!
Bits from Debian
https://bits.debian.org/2023/08/debian-turns-30.html

30 urte bete dira Ian Murdock zenak comp.os.linux.development posta zerrendara Debian izeneko Linux banaketa berri baten berri emanez idatzi zuenetik. Software libreko sistema eragile honek garrantzi berezia du, oso erabilia izateaz gain, beste hainbat proiekturen oinarrian dagoelako. Esaterako ezinbestekoa da mundu mailan zabaldutako Ubuntu eta Linux Mint-entzat, baina baita Txikilinux eta Luberri sistema eragile euskaldun eta askeentzat ere.