Donibaneko Ikastolarako LTSP zerbitzaria 2024

Elkartenet
https://www.elkartenet.eus/2024/03/02/donibaneko-ikastolarako-ltsp-zerbitzaria-2024/

Elkartenet-eko kideak probak egiten ari dira Donibane Lohitzuneko ikastolarako LTSP zerbitzaria prestatzeko. LTSP Linux Terminal Server Project-en laburdura da, eta ordenagailuak zerbitzari batera konektatuta lan egiteko aukera ematen du. Horixe egin nahi dute IZT KOOPeko Iraitzen laguntzarekin: ikastolako ekipo guztiek Txikilinux erabiltzea diskorik behar izan gabe, sistema eragilea eta aplikazioak eguneratu eta mantentzea erraztuz.