EAEko Hezkuntza Sailak datuen babesa egoki bete gabe egin zuen hitzarmena Google Workspace for Education erabiltzeko

Sustatu
https://sustatu.eus/1726211782

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak espedientea ireki zion udan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari, Googleren produktu batzuk erabiltzera behartzean ikasleen datu-babesa hausteagatik. Ikasleen datuak AEBetako zerbitzarietan gordetzea Europako datuak babesteko erregelamenduaren aurkakoa da. Horrez gain, beste hainbat akats aurkitu zituzten Googlerekin sinatutako hitzarmenean: gardentasun hutsak, inpaktu ebaluazioa ez egitea, arriskuen ebaluazio osatu gabea…