2004ko uztailean ipini zuten martxan Eibarko blog komunitate beteranoa. Urtemuga ofiziala uztailaren 17an ospatzen dute, orduan eman zutelako bloga kudeatzeko ikastaroa. 20 urteren ondoren bizirik jarraitzen du komunitateak: ia egunero argitaratzen da artikuluren bat Eibar.org-en.