Ekonomia Zirkularra: Ereñotzutik Barakaldora

Elkartenet
https://www.elkartenet.eus/2023/05/09/ekonomia-zirkularra-erenotzutik-barakaldora/

Ereñotzuko Txirrita ikastetxean (Gipuzkoa) bajan emandako ordenagailuak berregokitu ditu Elkartenetek, bere bizi-zikloa luzatzeko SSD diskoa eta RAM memoria gehiago jarriz. Maiatzaren 8an Barakaldoko (Bizkaia) Bagatza eskolako informatika-gelan jarri dituzte, funtzionatzen ez zuten batzuen ordez. Horrelako lanetarako Berrebiltzeko prestatzeko zentro baten beharra azpimarratu dute.