Elon Musken Tesla blokeatzen ari dira Suedia, Danimarka, Norvegia eta Finlandiako langileak

ARGIA
https://www.argia.eus/albistea/elon-musken-tesla-blokeatzen-ari-dira-suedia-danimarka-norvegia-eta-finlandiako-langileak

Auto elektrikoen ekoizlerik handiena den Tesla enpresako Suediako 120 mekanikarik grebari ekin zioten urriaren 27an, hitzarmen kolektiboa negoziatzeko, eta inguruko herrialde eta sindikatu nagusietara zabaldu da Musken aurkako boikota. “Elkartasun greba” deritzonaren bidez enpresari milioiduna presionatzen ari dira eta Teslaren ekoizpena blokatzea lortu dute, hainbat sektoretako langileen laguntzaz.