Elon Musken Tesla matrikularik gabe utzi duen greba legezkotzat jo du Suediako Justiziak

ARGIA
https://www.argia.eus/albistea/elon-musken-tesla-matrikularik-gabe-uzten-duen-postarien-greba-legezkotzat-jo-du-justiziak

Suedia, Danimarka, Norvegia eta Finlandiako langileak auto elektrikoen ekoizlerik handiena den Tesla enpresaren aurkako “elkartasun greba” abiarazi zuten iragan urriaren 27an, hitzarmen kolektiboa negoziatzeko. Elon Musk enpresari milloiduna presionatzeari esker, Teslaren ekoizpena blokeatzea lortu zuten. Ostiralean postarien greba onartu berri du Justizia Auzitegiak; izan ere, Teslak ezin ditu “postariak plakak ematera behartu”.