Espainiako Auzitegi Nazionalak Telegram ixteko agindu du

Sustatu
https://sustatu.eus/1711179663

Telegram kautelaz blokeatzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak, lau erakunderen salaketari erantzunez: Mediaset, Atresmedia, Movistar eta Egeda. Salaketaren arabera egile eskubideak urratuz edukiak banatzen dira Telegram bidez. Hego Euskal Herriari eragingo dio neurriak. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan arazorik gabe erabili ahal izango da Telegram.

Ikusiko dugu zer gertatzen den. Edozein kasutan, teknologia burujabetzaren inguruan informatuta mantentzeko eskura dituzue:

Zerbitzu deszentralizatuak blokeatzea askoz zailagoa da.