Europak 15.000 milioi euroko isuna jarri die Apple eta Google multinazionalei

ARGIA
https://www.argia.eus/albistea/europak-15000-milioi-euroko-isuna-jarri-die-apple-eta-google-multinazionalei

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak berretsi egin du Applek Irlandako Estatuari ordaindu behar dion 13.000 milioi euroko isuna. Ordu gutxitara, auzitegi berak 2.400 milioi euroko isuna jarri dio Googleri, bere bilatzailearen nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.