Europako Batzordeak Microsoft 365 erabiltzeak hautsi egiten du EBko erakunde eta organismoen datuak babesteko legeria

European Commission’s use of Microsoft 365 infringes data protection law for EU institutions and bodies
Datuak Babesteko Ikuskatzaile Europarra
https://www.edps.europa.eu/press-publications/press-news/press-releases/2024/european-commissions-use-microsoft-365-infringes-data-protection-law-eu-institutions-and-bodies_en

Europako Batzordeak Microsoft 365 erabiltzeak datuen babeserako legedia urratzen duela erabaki du Datuak Babesteko Ikuskatzaile Europarrak (EDPS). Datu pertsonalak prozesatzean babes neurri sendoak ziurtatzea Europako instituzioen ardura dela adierazi du EDPSko Wojciech Wiewiórowski-k. 2024ko abenduaren 9tik aurrera Microsoft 365en Europar Batasunetik kanporako datu transferentzia eteteko agindu dio Europako Batzordeari.