Euskal Herriko udalerriak hobetzeko lehiaketa ttipi-ttapa abian da!

Euskarazko Wikipedia
https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/Harro_Herri

2024ko Korrikaren hastearekin batera lehiaketa jarri dute martxan Euskarazko Wikipedian. Helburua Euskal Herriko udalerrien inguruko informazioa hobetzea da. Lehenengo bi sailkatuei 50€ko bono bana emango diete Elkarren erabiltzeko. Bide batez, gogoratu, lehiaketarik ez badago ere, beti dela une egokia emakumeen biografiak sortu eta osatuz Wikipediako genero arrakala txikiagotzeko, gure podcastaren azken atalean Make Irigoienek azaldu zigun bezala.