Euskarazko Wikipedia 33.a da artikulu kopuruan, eta azala diseinuz berritu du ospatzeko

Sustatu
https://sustatu.eus/1717064078

Euskarazko Wikipedia 33. postura igo da artikulu kopuruan. Une honetan 433.000 artikulu baino gehiago ditu. Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak 2027a amaitu aurretik 500.000 artikuluren langa gainditu nahi du. Lorpena ospatzeko diseinu berritzailea estreinatu dute: munduko lehen hizkuntza da hainbat eduki interaktibo azalean erakusten, esaterako irakurleak gertu dituen artikuluak.