Euskarazko Wikipediaren urte bikaina, kantitatez eta kalitatez

Sustatu
https://sustatu.eus/1704538488

Euskarazko Wikipediak 2023 urtea bikain amaitu zuen. 82.027.733 hitzekin amaituko zuen urtea, urtebete lehenago baino 8.476.741 hitz gehiago. Urte honetan Lur Hiztegi Entziklopediakoaren bolumen osoa ia HIRU aldiz idatzi da. 33 liburuki berri izango genituzke, inprimatuz gero.