Eusko Jaurlaritza adimen artifizialean oinarritutako itzultzaile bat garatzen ari da Red Hat-ekin

El Gobierno Vasco desarrolla un traductor de euskera basado en IA con Red Hat
Red Hat
https://www.redhat.com/es/about/press-releases/spanish-regional-government-develops-basque-translator-powered-ai-red-hat

Martxoaren 14an Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak (EJIE) iragarri du Red Hat-en teknologia erabiltzen ari dela Itzuli itzultzaile neuronalean. Red Hat-en prentsa oharrean irakur daitekeenez, software libreko OpenShift edukiontzi-plataforma darabil Itzulik Eusko Jaurlaritzaren azpiegitura informatiko propioan. Jaurlaritzaren Informatika eta telekomunikazio zuzendari Xabier Arrietaren esanetan “EJIEk urteak daramatza Red Hat Enterprise Linux sistema eragilearekin eta Red Hat OpenShift aplikazio-plataformarekin lanean”.