Facebook eta Instagram: Haurren sexu trafikorako merkatu

ARGIA
https://www.argia.eus/albistea/haurren-sexu-trafikorako-merkatu-bihurtu-dira-facebook-eta-instagram

Bi urtez gaia ikertu ondoren, The Guardianek erreportaje bat argitaratu du, haurrak salerosten dituzten gaizkileek Facebook eta Instagram plataformak erabiltzen dituztela salatzeko. Sexu trafikotik bizirik atera diren adingabeei laguntzen dien Courney’s Houseko Tina Frundt sortzailea elkarrizketatu du hedabideak, haurra zenean saldua izan zena.