Fagor Taldeak 7.300 ahots grabaketa baino gehiago pilatu ditu ‘Gaitu’ ekimenean

Fagor
https://www.fagor.eus/fagor-taldeak-7-300-ahots-grabaketa-baino-gehiago-pilatu-ditu-gaitu-ekimenean/

“Fagorrek 10.000 baietz!” kanpaina abiatu zuen Fagor Taldeak Common Voice / Gaitu ekimenaren barruan. 10.000ko helburura iritsi ez badira ere 7.300 ahots grabaketatik gora egin dituzte, baita 2.680 balioztatze ere. 177 Fagorkidek hartu dute parte.