Fairphone 5ak estandar berria ezarri du 8-10 urteko Android euskarriarekin

Fairphone 5 sets a new standard with 8-10 years of Android support
Ars Technica
https://arstechnica.com/gadgets/2023/08/fairphone-5-sets-a-new-standard-with-8-10-years-of-android-support/

Hondakin Elektronikoen Ekoizleen Erantzukizuneko Erakundeen Nazioarteko Elkartearen (WEEE Forum) arabera 2022an 5.300 milioi mugikor erabiltzeari utzi genion. Gailu horiek, elkarren gainean jarrita, 50.000 kilometroko altuera hartuko lukete. Android gailuek gehienez ere hiru-lau urtez bakarrik jasotzen dituzte sistema eragilearen eguneraketak. Hortik aurrera, erabilgarria den gailu bat izanda ere software aldetik zaharkitua geratzen da. Ondorioz, software eguneraketak ahalik eta epe luzeenean jasotzea garrantzitsua da gailuen bizitza luzatzeko.

Izan ere, Europako Ingurumen Bulegoaren 2019ko txosten baten arabera, beroketa globalean duten eragina kontuan hartuz, mugikorrek gutxien-gutxienez 25 urte iraun beharko lukete, eta hobe askoz gehiago balitz. Fairphonek Android sistema eragilearen euskarria 8-10 urtera luzatzea bide horretan emandako pauso bat da. Bidezkoagoa den industria elektronikoa eraiki nahi duen enpresa holandar honek eman ditu pauso gehiago ere, besteak beste Fairphoneen diseinu modularrari esker piezak norberak aldatu ahal izatea.

2021eko Euskarabildua jardunaldietan hitzaldia eman zuen Fairphoneko Iratxe Achak: