UZEIren Mastodon.euseko kontutik iragarri dute Fedibertsoa gehitu dutela euskarazko hitz eta esamolde berriak biltzen dituen Neoloteka egitasmoan. 2023an zabalkunde handia izan duen hitza izan da. Berriaren estilo gidako hiztegian ere gehitu dute Fedibertsoa. Gazteleraz ere pil-pilean egon da Fediverso aurten. FundéuRAEk urteko hamabi hitzen artean sartu du, azkenean urteko hitz bezala Polarización hautatu badute ere. El Diario.es-ek antolatutako inkestan bai nagusitu zela Fediverso hitza.
Fedibertsoa hitza gehitu dute UZEIren Neolotekan
Mastodon.eus