Gaur Wikimedia Commonsen azalean, mundu osoarentzat, Ikusgelak Aristotelesi buruz egindako bideoa dago nabarmen

Mastodon.eus
https://mastodon.eus/@euwikipedia/111693794102156594

Wikimedia Commons Wikipedian erabiltzen argazki, bideo eta fitxategien biltegia da. Une honetan lizentzia librea duten 102 milioi fitxategi baino gehiago daude. Egunero irudi bat eta multimedia fitxategi bat nabarmentzen dituzte azalean. Gaurkoan Ikusgelak Aristotelesi buruz egindako bideoa hautatu dute, mundu osoarentzat, euskarazko audioarekin eta hainbat hizkuntzatako azpitituluekin.